Urtearekin euskararen aldeko konpromisoak berrituak

Guaixe 2015eko otsailaren 11

Urte berri, asmo berri. Pentsamendu hori oinarri hartuta Euskal Herrian Euskaraz (EHE) kideek deialdia egin zuen ilbeltzaren 23an: etxarriarrek eta Etxarriko eragileek urte berrirako euskararen aldeko konpromisoak hartu eta elkarrekin elkarbanatzea. Hainbat jaso zituzten eta haiekin Interneten ikusgai dagoen bideoa ondu du EHEk. Makina bat etxarriarrek bere hizkuntzarekiko konpromisoa azalduz agertzen da. Eta arnasgune hitzaren definizioak tartekatuak daude. Etxarri Aranatz euskararen arnasgune izateko deia luzatuz despeditzen da bideoa.