Etxarri Aranazko Udalak plazako kiosko hesia aldatu du. Aurrekoa baino altuagoa den barradun hesi bat jarri berri du udalak. Neurri horrekin segurtasuna handitu nahi izan du udalak, haur txikiak aurreko hesiarekin min hartu eta kioskoan susto bat baino gehiago izan delako. 2001 eta 2002 urte artean berritu zuen udalak plaza eta harekin batera kioskoa.