Hasi da duatloi denboraldia

Guaixe 2015eko otsailaren 18a

Maiza 49.a Sopelako Duatloian

Hasi da Euskal Herriko 2015eko duatloi denboraldia. Larunbatean X. Sopelako Duatloia jokatu zen (5,2 km korrika, 19,2 km txirrindulan eta 2,5 km korrikan), eta izena emanda zeuden 182 duatletetatik 152k osatu zuten proba. Azkarrena Oier Ariznabarreta izan zen (56:40). Sakana Triatloi Taldeko Juan Luis Maiza etxarriarra 49.a iritsi zen helmugara (1:03:17). Asteburuan Ermuko Sprint Duatloia egonen da jokoan.