Erdoziaren eta Beltzaren aukera

Guaixe 2015eko otsailaren 20a

Juanjo Erdozia lanean.

Zilarrezko finalerdietara sailkatzeko berraukerako jardunaldia jokatuko dute larunbatean Bilbon

Binakako Zilarrezko Aizkora Txapelketan bigarrenak eta hirugarrenak sailkatu diren bikoteek finalerdietara sailkatzeko aukera izango dute, berraukerako jardunaldia jokatuko baita bihar, larunbatean, Bilbon. Doña Casilda parkean jokatuko da saioa, 13:00etan. Ondoko bikoak lehiatuko dira: Zaldua-Dorronsoro, Alkizaleta II-Alberdi Txikia IV, Erdozia-Beltza eta Toledano-Trilla. Irabazten duen bikoak finalerdietan egoteko aukera izango du. Ea Juanjo Erdozia eta Goizeder Beltza etxarriarrak diren.

Gogoratu Senosiain II.a eta Iban Resano dorrobarra Zilarrezko Txapelketako finalerdia jokatzeko sailkatuak daudela dagoeneko.