Erdozia eta Beltza finalerdietatik kanpo

Guaixe 2015eko otsailaren 24a

Goizeder Beltza.

Zilarrezko finalerdietara sailkatzeko berraukerako jardunaldian laugarrenak sailkatu ziren

Binakako Zilarrezko Aizkora Txapelketan bigarrenak eta hirugarrenak sailkatu ziren bikoteek finalerdietara sailkatzeko beste aukera bat izan zuten larunbatean Bilbon, berraukerako jardunaldia jokatu baitzen Doña Casilda parkean. Ondoko bikoak lehiatu ziren: Zaldua-Dorronsoro, Alkizalete II-Alberdi Txikia IV, Erdozia-Beltza eta Toledano-Trilla. Jokin Alkizalete eta Julen Alberdi “Txikia IV” nagusitu ziren eta beraiek sailkatu dira finalerdietarako (11:03). Haien atzetik sailkatu ziren Zaldua-Dorronsoro (12:44), Toledano-Trilla (13:43) eta Erdozia-Beltza (14:42). Hortaz, etxarriarrak ez ditugu finalerdietan ikusiko.

Gogoratu Senosiain II.a eta Iban Resano dorrobarra Zilarrezko Txapelketako finalerdia jokatzeko sailkatuak daudela dagoeneko.