Asteburuan Ermuko Sprint Duatloia jokatu zen (5 km korrikan, 20 km bizikletan eta 2,5 km korrikan). Parte hartu zuten 100 duatleten artean Jose Almagro izan zen azkarrena (1:05:13). Sakana Triatloi Taldeko Juan Luis Maiza etxarriarra 32.a sailkatu zen (1:14:18).