Aitor Zubietak eta Pablo Berasaluzek 22-16 hartu zituzten menpean Artola eta Albisu eta Binakako hasierako ligaxkako txapelketan lider jarri ziren, 8 garaipenekin. Baina partida gogor hori eskuin eskuan arazoak zituela despeditu zuen Berasaluzek. Bizkaitarrak asteburu honetan atsedena hartuko du eta Danel Elezkanok hartuko du bere tokia. Danelek lehen mailako Binakakoan debutatuko du, Aitor Zubietarekin batera lidergoa defendatuz. Oinatz Bengoetxea eta Alvaro Untoria izango dituzte aurkari larunbatean Bilbon.