Hauteskundeak irabaziz gero aldaketa hori eginen luke alderdi popularrak, PPren Sakanako Eskualde Batzordeko buru Juan Antonio Extremerak jakinarazi duenez. Haren arabera, atez atekoak “herritarrei sufrimendua eragin die”, hondakin organikoendako bosgarren edukiontzia, berriz, “herritarrei askatasun gehiago ematen dien neurri eraginkorragoa eta ekologikoagoa da”. Extremerak egun indarrean den sistemak kaleak zikintzen dituela nabarmendu du.
Bestalde, PPren Etxarri Aranazko alkate-gai ere baden Extremerak karguri dagokion soldatari uko egiteko konpromisoa hartu du. Urtean 29.374 euro gordin kobratu beharrean udal bilkurei dagokien dietak, 95 euro saioko, kobratuko lituzkeela adierazi du, 1.459,36 euroko gehieneko kopuruarekin.