Juan Luis Maiza ongi Mungian

Guaixe 2015eko martxoaren 3a

Hossain Kaanachek irabazitako proban 33.a izan zen etxarriarra

Igandean 8. Mungiako Duatloia jokatu zen (5 km korrikan, 21 km txirrindulan eta 2,5 km korrikan). 245 duatletek hartu zuten parte eta Hossain Kaanache (59:33) eta Inmaculada Pereiro (1:12:38) izan ziren azkarrenak. Sakana Triatloi Taldeko Juan Luis Maiza 33.a izan zen (1:04:43), bere kategorian bigarrena. Asteburu honetan Eibarko eta Basauriko Duatloiak jokatuko dira.