DJ Makalaren dantza doinuak

Guaixe 2015ko mar. 7a, 09:01

Gaur, 23:00etan, Etxarri Aranazko Derry tabernan.

Mikel Unzurrunzaga Schmitz edo DJ Makalak ilbeltzean argitaratu zuen Global Funk Remixes 2004-2014 diskoa aurkeztuko du bihar Etxarrin. Aurretik disko bat eta bere taldearekin, Makala Jazz Funk Band, bi EP argitaratuak ditu. Makalak denetariko soinu bero eta tropikalekin sortzen du musika. Hala, jazz, swing, soul, funk, disko, afro, Brazil, latin, boogaloo, cumbia, gypsy rhumba edo ska doinuak egungo erritmo berritzaile eta elektronikoekin nahasten ditu.