Aristorena-Ruiz Nafarroako txapeldunak

Guaixe 2015ko mar. 10a, 10:13
Yanira Aristorena eta Maite Ruiz de Larramendi Nafarroako Trinkete Txapelketako gainontzeko finalistekin.

Nafarroako Trinketeko Emakumezkoen Paleta Goma Txapelketa irabazi dute

Nafarroako Trinkete Txapelketako finalak jokatu dira berriki. Emakumezkoen Paleta Goma Txapelketako finalean Yanira Aristorena etxarriarrak Maite Ruiz de Larramendirekin osatu zuen bikoa, eta final handian Etxarri-Andueza izan zituzten arerioak, guztiak ere Oberena klubeko kideak. Aristorena eta Ruiz oso zentratuta atera ziren kantxara eta hasieratik bukaerara arte dominatu zuten, 30-11 gailendu arte. Nafarroako txapelduna dugu, beraz, Yanira Aristorena.