Zubieta-Berasaluzek eta Altuna III.a-Barriolak aukeratu dute

Guaixe 2015ko mar. 13a, 10:41

Larunbatean jokatuko dute partida

Atzo larunbatean jokatuko duten partidarako pilotak aukeratu zituzten Zubietak, Berasaluzek, Irujo ordezkatuko duen Altuna III.ak eta Barriolak. Zubieta eta Berasaluzek ez dute ezer jokoan, finalerdietarako sailkatuta baitaude. Bai, ordea, Altuna III.ak eta Barriolak. Azken hauek irabazi beharrean daude finalerdietara sailkatu nahi badute. Zubietak eta Berasaluzek ongi iritsi nahi dute finalerdietara, bolada onean, eta horretarako irabazi nahi dute. Jardunaldi honetako partidarik interesgarrienetakoa izango da hau.