Igandean Zornotzako Duatloia jokatu zen, Amorebieta-Etxanon (10 km korrikan, 44 km bizikletan eta 5 km korrikan). Aitor Regillaga (2:09:09) eta Lourdes Oiartzabal (2:34:30) izan ziren azkarrenak. Sakana Triatloi Taldeko Juan Luis Maiza etxarriarra 34.a sailkatu zen (2:25:27).