Urtero bezala kinto garenok inauterietako asteartean etxez etxe eskean ibili ginen, eta eskerrak eman nahi dizkizuegu laguntza eskaini zeniguten guztiei. Era berean, barkamena eskatu nahi diegu haien etxeko atea jo ez genien horiei. Izan ere, eguraldiagatik, eta baita, etxe askotan atea zabaldu ez izateagatik, gure ilusioa pixkanaka desagertuz joan zen. Hala ere, oraindik ere geratzen zaigu gauzak egiteko gogoa, eta festetako osteguna berpizteko asmotan gabiltza. Horretarako, diru beharra daukagu, eta zuen kolaborazioa eskatu nahi genizueke herriko taberna zein dendetan jarriko ditugun kutxetan dirua botaz. Aldez aurretiko eskerrak ematen dizkizuegu.
Izai Mauleon Zabala
Etxarriko 97ko kintuen izenien