Hamar urte Ufesarik gabe

Guaixe 2015ko mar. 28a, 12:29

BSH multinazionalak urte hasieran hasitako prozesua itxita, martxoaren 15ean bete ziren hamar urte Ufesa lantegiak ateak itxi zituela. Ufesan lan egiten zuten 159 langileetatik 113k kalte ordaina jaso zuten, 38 BSHko Eskirotzeko lantegira joan ziren, bat BSHko Lizarrako lantegira, enplegu antenaren aukera zazpi langilek hautatu zuten. Itxi eta gero Etxarriko Ufesako lantegiak salgai jarri ziren. Bigarren pabilioia erosi eta gaur egun jarduera dago. Ufesako lantegi nagusia, berriz, hamar urte darama itxita inolako jarduerarik gabe.