Musika eskolatik kultur etxera

Guaixe 2015eko martxoaren 30a

Gaur, 18:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean.

Etxarri Aranazko Musika Eskolako ikasleek ostegunean musika audizioak eskaintzen hasi ziren. Gitarra, pianoa eta zeharkako txirula ikasleak izan ziren ikasitakoa eskaini zutenak. Ostegunean hasitako audizioen segida izanen da gaurkoa. Orduan metalak, saxofoia, bateria eta pianoa ikasten ari diren ikasleen txanda izanen da kultur etxeko eszenatokian.