Julio Sotok jantzi du Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapela. Larunbatean Elizondon izandako finalean Xabier Terrerosekin neurtu zen Soto. Terreros, Lazkoz, Lazkoz, Terreros. Hortxe-hortxe ibili zen buruz buruko sailkapena. Azkenean, bertsolari etxarriarrak 446,5 punturekin hirugarren postua eskuratu zuen. Orain arte parte hartu lau finaletako posturik onena da podiumeko azken koxka (2013an 5.; 2011n 7. eta 2010ean 8.). Finalean emankor aritu ziren zortzi bertsolariak eta Elizondoko frontoia betetzen zuten zaleek gogoz babestu zituzten.