Binakako finalerako sarrerak salgai

Guaixe 2015ko api. 14a, 08:00

Bengoetxea VI-Untoria eta Berasaluze II-Zubieta finalerako sarrerak gaur erosi ahalko dira internetez

Apirilaren 26an jokatuko da Binakako Pilota Txapelketako final handia, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Txapelketako antolatzaileek, Asegarce eta Aspe enpresek, finalerako sarrerak gaurtik aurrera jarriko dituzte salgai, interneten.

www.asegarce.com eta www.aspepelota.com
Sarrerak Asegarce eta Aspe enpresen web guneetan erosi daitezke, gaurtik aurrera. Sarrera garestienak, kantxakoak, 120 euroko prezioa izango dute. Sarrera merkeenengatik, erreboteko 3. pisukoengatik, 40 euro ordaindu beharko dira.