Etxarri Aranazko Abesbatza Ejean txapeldun

Guaixe 2015ko api. 14a, 19:39

Laugarrenez irabazi du Zaragozako koruen lehiaketa.

Ejea de los Caballeroseko XLIV. abesbatzen  lehiaketa irabazita, lau hilabeteko lan gogorraren fruitua jaso zuen igande arratsaldean Etxarri Aranazko Abesbatzak. Horrek “ilusioz bete du abesbatza”. Lehen sariarekin batera (3.000 euro) Etxarri Aranazko Abesbatzak Kantu Koraleko Sari Nagusi Nazionalean Ejea ordezkatzeko txartela lortu du. Lehiaketa hori aurten jokatuko da, zehazteko dagoen hiri batean.

Alicia Armendariz Murillok zuzentzen duen abesbatza helduen mailan Granada, Madril eta Durangoko beste hirurekin neurtu zen. Launa obra abestu zituzten. Haien artean guztiek Sergio Jimenez Lacimaren Te veo, Ejea kantatu behar izan zuten. Etxarriarrek interpretatu zuten bigarren kantua Jose Lerak eta Javier Bustok moldatutako S’ha feito de nuey aragoar kantaren moldaketa izan zen. Aita Donostiaren Aran lore eta Thomas Jennefelten Villarosa Sarialdi kantuekin osatu zuten euren parte hartzea etxarriarrek.

Sariak
1973an Ejea de los Caballeroseko lehiaketan bigarren saria.
1973an Tolosako nazioarteko lehiaketan ahots zurien lehen saria.
1974an Ejea de los Caballeroseko lehiaketan lehen saria.
1974an Tolosako nazioarteko lehiaketan euskal abesbatzarik onena.
1975ean Torreviejako lehiaketako polifoniako bigarren saria.
1976an Ejea de los Caballeroseko lehiaketan lehen saria.
1976an Torreviejako lehiaketako polifoniako lehen saria.
1977an Bilboko lehiaketan bigarren saria.
1977an Tolosako nazioarteko lehiaketan ahots zurien eta ahots mistoko hirugarren saria.
1978an Ejea de los Caballeroseko lehiaketan bigarren saria.
1980an Ejea de los Caballeroseko lehiaketan hirugarren saria.
1982an Ejea de los Caballeroseko lehiaketan lehen saria.
1982an Torreviejako lehiaketako polifoniako lehen saria.
1983an Ejea de los Caballeroseko lehiaketan hirugarren saria.
1983an Tolosako nazioarteko lehiaketan kantu gregorianoan, ahots zuriak, bigarren saria folklorean, ahots mistoak, hirugarren saria.
1989an Ejea de los Caballeroseko lehiaketan hirugarren saria.
1994an Autolgo lehiaketan lehen saria.
1995ean San Vicente de la Barquerako marinel abestien lehiaketan lehen saria.
1996an Torreviejako lehiaketako polifoniako lehen saria.
2007 Ejea de los Caballeroseko lehiaketan hirugarren eta publikoaren sariak.
2007 Burgosko Antonio Jose abesbatza lehiaketan bigarren saria.
2013 San Vicente de la Barquerako marinel abestien lehiaketan bigarren eta interpretazio onenaren saria.