Estreinako garagardo festa

Guaixe 2015ko api. 16a, 09:44

Gaurtik igandera, jubilatu elkartearen parean jarritako karpan dozena bat garagardo mota dastatzeko aukera izanen da.

Oktuber fest alemaniarra apirilera aurreratu da Etxarri Aranatzen eta gaur arratsaldean zabalduko ditu ateak Garagardo Festa hartuko duen karpa. Igandera bitartean egunero makina bat garagardo mota dastatu eta afaltzeko aukera izanen da (saltxitxak, patata minak, txerri-ukondoa…). Garagardoa dastatzeko eta jateko aukeraz aparte, karpan bestelako jarduerak izanen dira. Gaur, esaterako, 22:00etatik aurrera bideo-klip gaua izanen da. Igandean, berriz, 16:00etatik aurrera, mus txapelketa azkarra.