Presoekin elkartasun eguna

Guaixe 2015eko apirilaren 17a

Euskal presoen Euskal Herriratzea eta haien eskubideak bermatuak izan daitezela eskatzeko Etxarriko herri mugimenduak Elkartasun Eguna antolatu du biharko. Egun osoko egitaraua prestatu dute aldarrikapena presente egiteko.

Egitaraua
10:00etan Mural margoketa. Ekimen parte-hartzailea.
11:00etan Puzgarriak.
14:30ean Herri bazkaria.
22:00etan Orain Euskal Herrira, manifestazioa.
20:30ean Dantzaldia Bide batez taldearekin.
22:00etan Zezensuzkoa.
Egun osoan presoek egindako artelanak ikusgai.