Berasaluze-Zubieta edo Bengoetxea-Untoria?

Guaixe 2015ko api. 20a, 09:37

Nork irabaziko du Binakako igandeko final handia? Parte hartu gure porran!

Binakako final handirako atzerakontuan gaude. Igandean jokatuko da finala, Bilbon. Batetik, Pablo Berasaluze eta Aitor Zubieta, eta, bestetik, Oinatz Bengoetxea eta Alvaro Untoria. Kinielak martxan dauden honetan, guk ere gure porra antolatu dugu. Nork irabaziko du eta zein emaitzarekin?
Egin ezazu zure apustua eta bidali erantzuna gure sare sozialetara: facebook (Guaixe Sakanako Astekaria) eta Twiterrera (Guaixe), igandea 16:00ak baino lehen. Emaitza asmatzen duzuenen artean sari bikaina zozketatuko dugu.

Saria
Aitor Zubietak gure porra irabazten duenari kamiseta, pilota eta txartela sinatuko dizkio.