Mikro-ipuinari aipamena

Guaixe 2015ko api. 22a, 15:01

Euskara Kultur Elkagoak antolatu duen IX. Mikro-Ipuin lehiaketara Nafarroa osoko 1.200 lan aurkeztu dira. Epaimahaiak maila bakoitzean sari bana eman du. D ereduko Lehen Hezkuntzan aurkeztutako lanen kalitatea nabarmendu du eta, horregatik, merezitako ohorezko hiru aipamen banatu ditu. Haietako bat Etxarri-Aranazko Andra Mari Ikastolako Naroa Martinez Artiedarendako izan da, Zizen lekua ipuinarengatik.