Etxarriko irakurle taldeak azken bi datak zehaztu ditu

Guaixe 2015ko mai. 2a, 12:18

Hau Etxarri Aranazko irakurle taldearen bigarren ikasturtea da. Adostutako euskarazko liburu baten irakurketa egin eta gero hilean behin biltzen dira irakurleak udal liburutegian. Ikasturte akaberarako bi datak zehaztu berri dituzte. Hurrengo hitzordua maiatzaren 7an izanen da, ohi bezala 19:00etan. Orduan Kirmen Uriberen Mussche-ren inguruan hizketatuko dira. Edurnek koordinatuko du saio hori.

Eta sasoia despeditzeko garagarrilaren 11rako jarri dute hurrengo hitzordua. Ana Jakaren Ez zen diruagatik liburuaz ariko dira orduan. Liburua irakurri eta literatura hizketaldian parte hartu nahi duenak ateak zabalik ditu.