Andra mari Ikastolaren II. Binakako Lasterketan izena ematea zabalik

Guaixe 2015ko mai. 13a, 12:15

Maiatzaren 23an jokatuko da eta izena ematea zabalik dago

Andra Mari ikastolak II. Binakako Lasterketa-Naparpellet Saria antolatuko du maiatzaren 23an, 16:00etatik aurrera. Lasterketa herrikoia eta irekia da, eta binaka parte hartzen da. Modalitateak: haur hezkuntzakoa txikiena, LH 1 eta 2, LH 3 eta 4, LH 5 eta 6 eta 12 urtetik gorako bikoteak. Izena ematea zabalik dago, ikastolan. Maiatzaren 20a baino lehen 2 euro ordaindu beharko dira eta maiatzaren 20tik aurrera 4 euro.