Kontu likidazio positiboa eta mugak

Guaixe 2015ko mai. 14a, 17:25

Joan den urteko kontuen likidazioa egin ondoren, Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi du joan den urteko kontuak 153.774,15 euroko emaitza positiboarekin despeditu zirela. Udalak jakinarazi duenez, gastu orokorretako diruzaintzako gerakina 888.520,34 eurokoa da, zor bizia, berriz, 1.185.000 euro, haietatik 610.000 euro maileguak dira. Udalaren zorpetze maila %6,17 zen eta zorpetze muga %16,99.

Alkate karguan den Eneka Maiz kexu azaldu da Aurrekontu Egonkortasun Legearekin, “inposatzen dituen mugengatik ezin izanen dugu diru hori guztia herritarren beharretara bideratu”. Udalak erabili ahalko duen dirua Utzubar Txikiko urbanizazio lanak ordaintzeko eta, again, diruz lagundutako sare elektrikoa bideratzeko. Aurreikusi gabe zeuden herrian eta dermioko bideetan konponketak egitea ere, eta lan batzuk ere eginen dira.