Jakoba Errekondo

Guaixe 2015ko mai. 20a, 20:18

Azokan aurkeztu zuen liburua Jakoba Errekondok. Argazkia: www.argia.eus

Bihar, 19:00etan, Etxarri Aranazko liburutegian.

Jakoba Errekondo paisajistak Bizi Baratzea garaian garikoa eta garaiz (2015, Argia) liburua argitaratu berri du. 37 barazkiri buruz jakin beharreko guztia erakusten du bere liburuak. Bakoitza lantzeko lur mota eta sasoi egokiena, ur eta argi beharra, izurriteez babesteko moduak, aldamenean eduki behar dituen lagunak… horretaz aritzen da Errekondo liburuan. Mandoibai elkarteak antolatutako prestakuntza eta elikadurari buruzko saioen barruan kokatzen da Errekondoren aurkezpena.

On-line elkarrizketa
Etxarrin hitzaldia eman aurretik, 18:00etatik 18:30era, Jakoba Errekondo Guaixe-ren erredakzioan izanen da. www.guaixe.eus bidez jasotako galderak erantzunen ditu Errekondok web orrian.