Udalak enkante bidez bi lote salduko ditu

Guaixe 2015ko mai. 18a, 12:05

Etxarri Aranazko Udalak bi baso aprobetxamendu enkante bidez saltzeko iragarpena egin du, 2013ko planekoak dira. Haietako bat Epelen dauden 1.740 zuhaitz dira. Pinu gorria, larizio pinua, izeia eta laritza dira aprobetxamendua osatzen duten zuhaitzak, 1.614 metro kubiko zur eta 403 metro kubiko egur txiki egiten dutenak. Haiengatik 41.560 euro eskatu ditu udalak. Beste aprobetxamenduan Goikolan dago. 3.327 pagoz osatuta, 82 metro kubiko eta 2.267 metro kubiko egur txiki egiten du. 19.776 euro eskatzen du haiengatik udalak. Eskaerak garagarrilaren bostera arte aurkeztu daitezke Etxarriko udaletxean.