Udalak musika eskolako bi lanposturako deialdia egin du

Guaixe 2015ko mai. 21a, 10:09

Ofizial administrarien lan poltsarako deialdia ere egin du.

Etxarri Aranazko Udalak musika eskolan bete nahi dituen lanpostuak gitarra klasiko eta elektriko eta kantu irakasleena da. Lanaldi partzialeko kontratuak izanen dira. Bi irakasleak irailaren batean hasiko dira lanean eta arratsaldez emanen dituzte eskolak. Interesatuek dagokion musika titulua eta euskara titulua izan beharko dute. Azken hori ez badute euskara proba eginen zaie. Hautaketa prozesuan interesa dutenek eskaerak garagarrilaren 11rako aurkeztu beharko dituzte Etxarri Aranazko udaletxean.

Bestalde, lehiaketa oposizio bidez ofizial administrariaren lan poltsa sortu nahi du Etxarri Aranazko Udalak, etorkizunean behin-behineko kontratazioak egin ahal izateko. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak lanposturako baldintzak betetzen dituztenen zerrenda baliatuko du udalak eta ondoren hautespen probak gainditzen dutenekin eta puntuazioa kontua izanik zerrenda osatuko du udalak. Interesatuek instantzia aurkezteko epea garagarrilaren 4ra arte dute zabalik.