Juan Antonio Extremerak hiru urte egin ditu zinegotzi gisa eta denbora tarte horretan jabetu da Etxarrik “aldaketa behar duela, ekonomia eta moral arloan hainbeste kalte egin duen abertzaletasunaz aparte”. Errespetuan eta askatasunean oinarritutako politika egin asmo du Extremerak.
Bere proposamenen artean alkate soldatari uko egitea, trafiko seinaleen egoera errebisatzea eta herriaren premiazko irudi garbitzea “biolentoak kaleez ez jabetzeko eta eraikin publikoak bortizkeriaren apologia egiteko erabil ez dezaten”. PPk enpresak sortzeko lur publikoa prezio onean eskaintzea proposatu du, beti ere, etxarriarrak kontratatzen badituzte. Merkataritzari bultzada ematea premiazko jotzen du.
Ele bitasunaren alde azaldu da, “inposiziorik gabe eta errespetutik”. Atez ateko hondakin bilketa sistema kentzea eta Nafarroako identitate ikurren sinboloei errespetua eskatu du, udaletxea eta errotonda Nafarroa, Espainia eta Europako banderak jartzeko eskatuz. Baita erregearen argazkia pleno gelan ere.