Aragoiko musika piperminak

Guaixe 2015ko mai. 22a, 13:03

Igandean, 19:00etan, Etxarri Aranazko plazan.

 

Aragoiko Pirinioan sortutako taldea da Las Guindillas, etzi Emaplaza kontzertu zikloari segida emanen diona. Bluesa, reggaea, ska, runba, rocka eta salsa uztartzen dituen musika proposamena da haiena. Emakume laukote batek abiarazi zuen taldea 2010ean, 2013an zazpira zabaldu zena. Guztiak ere Aragoiko Pirinioan hustutako herriak berreskuratzeko bizi proiektuak dituzte.  Hasieran bertsioak egiten zituzten, gerora sormenaren bidean sartzeko. Malabares con la vida disko laburra aurkeztera etorriko dira Etxarri Aranatzera, “pentsatzera eta amestera gonbidatzen duten sei pieza” haiek dioenez.

Taldekideak
Viki Lafuente (ahotsa), Cora Ferran (saxoa), Cristina (gitarra erritmikoa eta txeloa), Nuria Faus (fisak, teklatuak), Vera Molina (baxua), Slava Pipisova (bateria) eta Ana Seguí (perkusio txikia).