Aliziaren abenturak elkarrekin kontatzera

Guaixe 2015ko mai. 28a, 08:00

Gaur, 18:00etan, Olatzagutiko liburutegian Alizia lurralde miragarrian liburuaren irakurketa publikoa.

Aurten 150 urte bete dira Lewis Carrollek Alicia lurralde miragarrian liburua argitaratu zuela. Urteurrena dela eta Olatzagutiko liburuzainak, Eduardo Mayordomok, haren inguruko jarduerak antolatu ditu. Hala, gaur liburutegian elkartzen diren haur guztien artean Aliceren abenturak lurralde miresgarrian (1989, Pamiela) liburua irakurriko dute. Irakurle gisa aritzen direnen artean, bukaeran, liburu zozketa eginen da.

Ostegunean Carrollen liburuaren bertsio ezberdinez osatutako erakusketa ikusgai izanen da. Gaur bertan despedituko da ipuin lehiaketan lanak aurkezteko epea. Lehiaketako baldintza da ipuineko protagonista Alizia izatea eta bere magiazko mundu miragarri hori Olatzagutian kokatzea. Azken finean, zer gertatuko litzateke Alicia bat-batean iritsiko balitz? Haur, gazte eta helduek aurkeztu ditzakete euren lanak lehiaketara.