Osasunako Riesgo eta Ezkieta jokalariak Etxarri Aranatzen

Guaixe 2015ko mai. 26a, 16:12

Eneka Maiz eta Fidel Medrano akordioa sinatzen. Argazkia: Osasuna Fundazioa.

Etxarri Aranazko Osasuna Fundazioko Futbol Eskolako ikasleei bisita egin zieten

Maiatzaren 13an Osasunako Asier Riesgo eta Ezkieta jokalariek Etxarri Aranazko Osasuna Fundazioko Futbol Eskolako ikasleei bisita egin zieten, Etxarri Aranazko Kultur Etxean burutu zen ekitaldian. Lehenik eta behin Etxarri Aranazko udalaren eta Osasuna klubaren arteko lankidetza hitzarmena sinatu zuten Etxarriko Eneka Maiz alkateordeak eta Osasunako juntako kide Fidel Medranok. Ondoren, futbol eskolako 38 ikasleek Riesgo eta Ezkieta jokalariei galderak egiteko aukera izan zuten. Jakina, eurekin argazkiak ateratzeko aprobetxatu zuten ekitaldia.
Aipatutakoez gain, ekitaldian Axier Camino, Xabier Sagastibeltza eta Koldo Visus entrenatzaileak, futbol eskolako babesle Lacturaleko Arantza Vidaurre, Etxarri Aranatz futbol klubeko presidente Eduardo Elso eta Osasuna Fundazioko Iñigo Astibia izan ziren.