Uluka despedituko da Emaplaza

Guaixe 2015ko mai. 29a, 14:03

Igandean, 19:00etan, Etxarri Aranazko plazan kontzertua.

 

Laudio, Arrankudiaga eta Zollo herri arabarretatik etorriko da musikari laukote bat Etxarri Aranatzera. Lau emakume gazte kantarik osatzen dute Uluka taldea. Ahotsak gitarra, trikitixa, koilarak eta bestelako tresnekin laguntzen dituzte. Haien errepertorioa betiko herri kantak, abesti modernoagoak eta haiek sortutako piezek osatzen dute. Haiek itxiko dute Emaplaza zikloa. Emakume musikariei ikusgarritasuna ematea helburua du egitasmoak. Ansa Ahizpek zabaldu zuten euskal giro goxoaz zabalduz plaza. Pasa den igandean Las Guindillas aragoarrek ederki girotu zuten plaza.

Emakume musikariak ikusgarri egin nahi dituen Emarock erakusketa, bestalde, Etxarri Aranazko tabernetan ikusgai dago. Oholtza gainean ari diren emakume musikarien aukera eta aniztasun zabala ikusteko aukera ematen. Erakusketan sakandarrak ageri dira. Hura laguntzen duen dokumentala ere ikusteko aukera izan zen hilaren hasieran. Dokumentalean lan egin zutenen artean Olatz Aldasoro eta Itxaso Albarrazin zeuden.