Euskal Festa bihar

Guaixe 2015ko mai. 29a, 11:48

 

 

Etxarri Aranatz festa giroan murgilduko da larunbatean. 11:00etan herri mugimenduen azokak emango dio hasiera eguneko egitarauari. Ordu erdi beranduago, 11:30ean dantzari txikien saioa hasiko da. 13:00etan, berriz, auzoen arteko herri kirol probak girotuko du eguerdia. Herri bazkaria 14:30ean izanen da. Eneko Lazkoz, Iker Zubeldia eta Estiballes arituko dira arratsaldeko giroa alaitzen 17:00etarako iragarri duten triki bertso poteoan. Egunari bukaera emateko kontzertu hirukoitza antolatu dute Gaztetxean: Skakeitan, Iheskide eta 3gabe2 taldeekin.

Euskal Festa Etxarriko Gazte Asanbladak antolatzen du Leku Ona, Iratxo, Larraza, Xapateo, Derry eta Iturri eder tabernen laguntzarekin batera.

Komunitatea

www.guaixe.eus komunitateko kide nola egin jakin nahi duten guztiek eguerdian herri mugimenduen azokatik pasa daitezke. Bierrik fundazioko kide bat argibide guztiak emanen ditu ordenagailu baten laguntzaz.