Soilik bi zerrenda aurkeztean “umezurtz” gelditu ziren etxarriarrek izanen zuten jokabidea ikusteko zegoen. EH Bilduk duela lau urteko emaitza 64 bototan eta 8,12 puntu hobetu zuen. Bestetik, 132 boto zuri gehiago (9,42 puntuko igoera) izan zen. Boto baliogabearen hazkundea ere nabarmena izan zen, 66 eta 4,71 puntu gehiago. Alderdi popularrak 69 boto gehiago eta 5,67 puntuko hazkundea izan zuen Etxarrin. EH Bilduk boto bat gehiago jaso izan balu PPri zinegotzi bat kenduko lioke. Parte hartzea duela lau urtekoaren parekoa izan zen.
Etxarriarren %52,58k EH Bildu aukeratu zuten parlamenturako, duela lau urte baino 40 boto eta 4,49 puntu gutxiago. Udal hauteskundeekin alderatuta koalizioak 189 boz gutxiago jaso zituen parlamenturako. Geroa Baik emandako bost botoetatik bat bereganatu zuen ia, 2011n NaBaik baino 27 boto eta 2,54 puntu gutxiago. Podemos-Ahal Dugu izan zen 3. indarra Etxarrin. 47 boto eta 3,62 puntu galduz 4. da UPN. PPk, berriz, bederatzi boto gehiagorekin parlamenturako 5. indarra da Etxarrin. PSNk bere babesari eutsi zion, baina I-Ek babesen erdiak baino gehiago galdu zituen.
EH Bilduren eta Geroa Bairen botoen batuketak lau urteren ondoren 67 boto gutxiago ematen ditu. UPNren eta PPren emaitzen baturak 38 boto gutxiago ematen du. Parte hartzea 0,34 hazi zen.
Udalaren osaera
EH Bildu
1. Eneka Maiz Ulaiar
2. Aitor Karasatorre Mugurutza
3. Silvia Marañon Chasco
4. Jose Aldasoro Jauregi
5. Begoña Goikoetxea Zabaleta
6. Lur Iosu Larraza Lopez
7. Maria Saez de Albeniz Bregaña
8. Aritz Ikobalzeta Mardaras
9. Aberri Barandalla Fernandino
Partido Popular
1. Juan Antonio Extremera Apestegia
2. Maria Del Carmen Macias Ruiz