Dantzari txikien txanda

Guaixe 2015ko mai. 29a, 12:03

Larunbatean, 11:30etik aurrera Etxarri Aranatzen.

Euskal Festarekin batera Dantzari Txiki Eguna hartuko du bihar Etxarrik. Etxeko, Etorkizuna dantza taldeko dantzariekin batera Gasteizko Jare dantza taldekoak ariko dira. Herrian barnako kalejira koloretsua eginen dute dantzari txiki guztiek. Ibilbidean dakitena, dantza, erakusteko bizpahiru geldialdi eginen dituzte. Geldialdi bakoitzean dantza talde bakoitzaren saio pare bat izanen da.

Kalejira plazan despedituko dute dantza jaialdia eskaintzeko. Agintariarena eta Agurra denek batera dantzatu ondoren, talde bakoitzak hiruzpalau dantza eskainiko dizkie ikusleei.  Elkarrekin fandangoa, arin-arina eta Txulalai dantzatuz despedituko dute eguna.