Aipamena Martinezen ipuinarendako

Guaixe 2015ko eka. 4a, 07:52

Naroa Martinez Artieda Elorrietaren eskubidean.

Euskara Kultur Elkargoak (EKE), Pamielaren laguntzaz, hamaikagarrenez antolatu du mikro-ipuin lehiaketa. D ereduko sarien banaketa Iruñeko Paz de Ziganda ikastolan egin zen pasa den asteazkenean. Eñaut Elorrieta musikaria izan zen ekitaldian, sariak banatzen eta kantuan. Lehen Hezkuntzako lehen saria Leitzara joan zen eta EKEk maila horretan banatutako aipamenetako bat Naroa Martinez Artiedak eskuratu zuen, Zizen lekua idazlanarekin.


Zizen lekua
Ni igandero bezala nire osabarekin nindoan zizak hartzera, eta beti joaten ginen leku berdinera. Inork ez zekien leku horretan zizak zeudenik. Beti eramaten genuen hamaiketakoa eta nik beti txori bati ematen nion nire bokataren puxka txiki bat.

Behin txango bat geneukan ikastolarekin eta zizen lekutik pasatu ginenean txoriak nire aurpegia ezagutu zuen eta txioka hasi zen. Gelako guztiak txoriarengana joan ziren baina ohartu zirenean zizak zeudela ziza guztiak hartu zituzten. Akabo nire ziza-toki sekretua!