Igerilekuak zabalik

Guaixe 2015ko eka. 4a, 15:55

Larunbataz geroztik Danbolintxuloko udal igerilekuak zabalik daude. Denboraldiko txartela egin nahi duenak kanpineko harreran egin beharko du. Udaletik jakinarazi dutenez, beharrezkoa da argazkia eramatea. Ordainketa kanpineko harreran bertan edo aurrezki kutxen bidez egin daiteke. Jubilatuek nortasun agiria aurkeztearekin sarrera dohainik dute. Bestalde, Etxarri Aranazko Udalak gogorarazi du igerilekuan sartzeko beharrezkoa dela bainu-txanoa jantzia izatea. Bestalde, igeriketa ikastaroetarako izen ematea garilaren 4ra arte zabalik dago. Bi egun geroago hasiko dira.