Irakurle taldeak udarako ateak itxiko ditu

Guaixe 2015ko eka. 11a, 07:39

Gaur, 19:00etan, Etxarri Aranazko liburutegian.

Gaur despedituko du Etxarri Aranazko irakurle taldeak bere bigarren denboraldia. Azken saio horretarako Ana Jakaren Ez da diruagatik izango liburuaren bueltan hizketatzera elkartuko dira. Krisia atzean ageri den liburuan emakume bat eta bi gizonezko dira protagonistan. Hirukiaren erlazioek garatzen dute nobela. Hura irakurri eta ostegunean iritziak partekatzera gonbidatu dute irakurle taldetik.