Gaztetxeak 8 urte

Guaixe 2015ko eka. 5a, 11:33

Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak Herritik herriarendako, 8 urtez lanean leloa aukeratu du gaztetxearen zortzigarren urteurrenerako. Eguerditik ordu txikiak arteko egitaraua prestatu dute biharko.

Egitaraua
12:00etan Josui omenaldiye.
14:30ean Bazkaye.
18:00etan Gazte asanbladen arteko ginkana.
19:00etan Trikitilayek.
23:00etan Kontzertubek: Sakeo eta Aske.