Bakarrizketa, buah txabal!

Guaixe 2015ko eka. 5a, 13:03

Gaur, 20:30ean, Etxarri Aranazko gaztetxean.

Jon Zubiaga, Osoron, bakar-bakarrik igoko da Etxarriko gaztetxeko eszenatokira. Buah txabal. Garikoitz Kortabitartek, Zubiagak jokatzen duen paperak, horixe bera esaten du behin baino gehiagotan antzezlanean. Beno, bakarrizketan. Garikoitzek, Buah txabal, 20 urte ditu. Buah txabal eguneko ordu gehienak lokalean sartuta dago. Beti. Horregatik deitzen diote Beti. Buah txabal. Behin parranda egitera atera behar eta, Buah txabal, tragedia! Betik telefonoa galdu du. Buah txabal!

Zubiagak arrakasta handia lortu du Euskal Herrian bakarrizketarekin. Buah txabal! Unai Iturriagak idatzi zuen, Arrasate Euskaldundu Dezagun taldearen eskariz. Bertsolariak gazteen hizkerara hurbiltzeko ahalegina egin zuen. Umorez, konplexurik gabe eta ausardiaz, gazteez eta hizkuntza ohituren eta jarreren, eleaniztasunaren inguruan ari da.