Etxarriko abesbatzaren udaberrirako kantuak

Guaixe 2015ko eka. 5a, 13:36

Igandean, 19:00etan, Etxarri Aranazko elizan.

Bularrak salto egiten dit zu berriro musukatzean. Hala dio Pepe Lerak Hechoko aragoeraz, chesoz, idatzitako kantuak: Lo peito me brinca'n tornarte a besar. Eta lehen esaldi hori hartu du izenburutzat Etxarri Aranazko Abesbatzak bere udaberri kontzertuari izenburua emateko. Emanaldian Ejea de los Caballerosko lehiaketan saria eman zieten abestiak kantatuko ditu abesbatzak euskal kantuekin eta beste batzuekin batera. Alicia Armendarizek gidatuko du, beste behin, abesbatza.

Egitaraua
Kantua                    Egilea
Te veo, ejea              S. Jiménez Lacima
S´ha feito de nuey    J. Lera – J. Busto (mold.)
Aran – lore               A. Donostia
Villarosa sarialdi       T. Jennefelt
Ve Maria                  A. Bruckner
Abendlied                J. Rheinberger
Boga, boga              J. Guridi
Errotazaia                I. Mocoroa
Dos olas                  A. Yagüe
Segalariak               J. Elberdin
Izar ederrak             J. Elberdin
Axuri beltza             J. Busto

Abesbatza txikia
Elizondoko eta Etxarri Aranazko abesbatza txikiek elkarrekin kontzertua eskainiko dute larunbatean. Elizan izanen da, 19:00etan.