Etxarriko Torneoa: puntako kadeteak lehian

Guaixe 2015ko eka. 5a, 12:17
Torneoa San Donato futbol zelaian jokatuko da.

Larunbatean, 10:00etatik aurrera, Osasuna, Erreala, Danok Bat, Tolosa, Pamplona eta Etxarri Aranatz taldeko kadeteen torneoa hartuko du San Donato zelaiak

Denboraldia bukatzerakoan urtero kadeteen mailako futbol torneoa antolatzen du Etxarri Aranatz Kirol Elkarteak San Donato futbol zelaian, Etxarriko Torneoa. Aurten ere puntako 6 talde ariko dira. Aipatu taldeak bi multzotan banatu dituzte: A multzoan Erreala, Pamplona eta Etxarri Aranatz, eta B multzoan Osasuna, Danok Bat eta Tolosa.

Multzo bakoitzean ligaxka jokatuko da goizeko 10:00etatik 14:00ak arte. Arratsaldean, bi taldeen arteko onenen arteko lehiak jokatuko dira, 5. eta 6. postuak eta 3. eta 4. postuak erabakitzeko partidak, eta, jakina, final handia. Bukaeran sari banaketa eginen du Etxarri Aranatz Kirol Elkarteak. Torneoak iraun bitartean San Donato futbol zelaiko tabernan zer jan eta edan egongo da eta primerako giroa espero da. Klubetik adierazi dutenez, torneoa jokatu bitartean zozketak egingo dira: Osasunako kamiseta, Errealekoa eta beste. Horretarako boletoak erosi beharko dira.

Torneoko ordutegia
10:00-10:35: Etxarri Aranatz – Pamplona
10:40-1135: Osasuna –Tolosa
11:20-11:55: Erreala – Pamplona
12:00-12:35: Danok Bat – Tolosa
12:40-13:55: Etxarri Aranatz – Erreala
13:20-13:55: Danok Bat – Osasuna
16:00-16:45: A taldeko lehena B taldeko bigarrenaren kontra
16:45-17:30: B taldeko lehena A taldeko bigarrenaren kontra
17:30-18:10: 5. eta 6. postua
18:10-18:40: 3. eta 4. postua
18:40-19:25: Finala
19:30: Sari banaketa.