Mendizale etxarriarrek finalista ospatuko dute Auntzetxean

Guaixe 2015ko eka. 5a, 09:41

Mendizalea mendian gora.

Goizeko 9:00etan abiatuko da mendi ibilaldia eta hamaiketakoa egiteko Auntzetxen eginen duten geldialdian ospatuko dute festa

Etxarri Aranazko Udaberri eta Larrañeta mendi taldeek finalista festa ospatuko dute igandean Etxarri Aranatzen. Aurten aldaketekin datoz. Jakina, lehenik eta behin mendi buelta eginen dute. Goizeko 9:00etan jarri dute hitzordua. Autoekin Etxarri Aranazko kanpineraino joango dira. Han autoak utzi eta trikuharrien ibilbide txikia eginen dute. Auntzetxean geldialdia eginen dute hamaiketakoa egiteko. Han finalista eginen dute. Hau da, denboraldian egindako mendi igoeren errepasoa eginen dute mendizaleek, eta oroigarriak jasoko dituzte. Ondoren, haritz zaharren ibilbidea eginen dute eta kanpinera jaitsiko dira. Festa borobiltzeko, bertan geldituko dira bazkaltzen.