Danok Bat Etxarriko Torneoko txapeldun

Guaixe 2015ko eka. 10a, 12:19
Danok Bat taldeko irabazleak.

Kadeteen mailako Etxarri Aranatz Torneoa arrakastatsua izan zen

Beste behin arrakastatsua izan zen Etxarri Aranatz Kirol Elkarteak larunbatean antolatutako kadeteen mailako futbol torneoa. Puntako 6 talde lehiatu ziren, bi multzotan: A multzoan Erreala, Pamplona eta Etxarri Aranatz, eta B multzoan Osasuna, Danok Bat eta Tolosa. Lehenik eta behin multzo bakoitzeko taldeak elkarren kontra aritu ziren eta, ondoren, A taldeko lehena B taldeko bigarrenaren kontra lehiatu zen, B taldeko lehena A taldeko bigarrenaren kontra eta hirugarrenak, laugarrenak, bosgarrenak eta seigarrenak elkarren kontra. Azkenean, Bizkaiko Danok Bat izan zen txapelduna, Osasuna, Pamplona, Erreala, Etxarri Aranatz eta Tolosaren aurretik. Torneoa gauzatu bitartean kamisetak eta beste zozketatu ziren eta primerako giroa izan zen.