Eta, hala ere, San Adrian

Guaixe 2015ko eka. 17a, 10:06

Euripean esnatu zen Etxarri Aranatz atzokoan, herritar askoren egutegian seinalatutako data. Bazkariak herrian eginen zituztela erabaki zuten askok bezperatik, baina eguraldi aurreikuspen makurrenak bete eta goiz eguerdira arte atertu gabe egon zen. Hala ere, makina bat etxarriar elkartu ziren basoan, gosaltzera. Udaleko langileek 60 kilo haragiko fritada (kalderetea) prestatu zuten eta baita zopa ere. Bero-bero, ederki hartu zuten jatekoa basoan zirenak.

Meza eta gero ospakizuna herrira lekualdatu zen. 14:00etan dantzariek plazan dantzatu zuten. Udal langileek plazan bertan ardoa banatzen segitu zuten eta giro ederra sortu zen. Frontoian bazkaldu zuen udalak eta beste hainbat. Bajerak ea elkarteak izan ziren familia askoren alternatiba. 18:30ean kalejira animatua eta ondorengo dantzaldiak ospakizuna ordu txikitaraino luzatu zuten.