Udalak Aldapasoroko lanak emateko deialdia egin du

Guaixe 2015ko eka. 23a, 09:39

Aldapasoro auzoko sareak eta zorua berritzeko lanen deialdia egin berri du Etxarri Aranazko Udalak. 2009-2012 Tokiko Inbertsio Planean jasotako lana da eta 647.386,01 euroko aurrekontua du (BEZ kanpo). Interesa duten enpresek euren eskaintzak garilaren 6ra arte aurkeztu ditzakete Etxarri Aranazko udaletxean. Lanak behin emanda haiek egiteko urtebete izanen du enpresak.