Pirinioetara Larrañeta mendi taldearekin

Guaixe 2015ko eka. 25a, 10:25
Lizako aterpea.

Uztailaren 4an eta 5ean Oza oihanetik Gabardito aterperaino bitarteko ibilbidea eginen dute

Etxarri Aranazko Larrañeta Mendi Taldeak bi mendi ibilbide antolatu ditu Pirinioetan. Lehenengoa garilaren 4tik 5era bitartean gauzatuko da. Garilaren 4an, goizeko 5:00etan jarri dute hitzordua Larrañeta elkartean Pirinioetara abiatzeko. Hurrengo ibilbidea egitea da asmoa: Oza oihanetik abiatu, Ibon de Estanesetik pasa eta Lizara aterpera iritsi. Han atseden hartu ondoren, hurrengo egunean Lizaratik abiatu, Bisaurin gainditu eta Gabardito aterpean mendi ibilbidea despeditu.

Izena ematea zabalik dago, garilaren 2ra arte, ondoko telefonoetan: 686 662 241 (Pedro) edo 680 702 174 (Manolo). Izena ematekoan 20 euroko fidantza ordaindu beharko da.

Garilaren 24tik 26ra, Monte Perdido eta Ordesa
Larrañeta Mendi Taldekoak garilaren 24an bueltatuko dira Pirinioetara. 16:00etan abiatuko dira Larrañeta elkartetik. Garilaren 25ean egingo diote mendi ibilbideari. Nerinetik abiatuta Monte Perdidotik pasako dira, Gorizeko aterpean atseden hartzeko. Hurrengo egunean, aldiz, Gorizetik aterako dira Ordesa zeharkatzeko. Izena ematea zabalik dago, garilaren 22ra arte, ondoko telefonoan: 609 223 681 (Mikel). 50 euroko fidantza ordaindu beharko da.