Sei bikotek hartu dute parte Sakanako Mankomunitateak antolatutako VIII. Sakanako Emakumeen Frontenis Txapelketan. Bost jardunaldi jokatu ondoren, onenak sailkatu dira finalerako. Finala gaur jokatuko da, ostiralean, 20:00etan Etxarri Aranazko Euskalerriari pilotalekuan. Andrea-Izarrek eta Ane-Uxuek dute txapela jokoan.